Translator

2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Barria

Aurten gure klasea bigarren “C” klasearekin Barriara joan gara, urtarrilaren hogeitik hogeitalaura. Barria Arabako herri txiki-txikia da eta hara barnetigara joaten bazara, monasterio batean egiten duzu lo. Eraikin handi bat dago; non logelak, jantokia etaekintzak egiteko gelak daude, jolasteko jolastokia handia dago, han saskibaloi eta futbol zelaiak daude, baita igerileku bat.

    Hara ahiegatzean dena elurrez beteta zegoen eta elur egiten ari zen. Egin genuen lehenengo gauza taldeetan banatzea izan zen eta talde bakoitza monitore batekin joan zen, niri Jessikarekin tokatu zitzaidan.

     Egun batean mendira joan ginen eta denak blai-blai bueltatu ginen oraindik elur asko zegoelako eta bola asko hegan egin zuten. Egun horretan dutxa asko eskertu genuen.


      Monitore gehienak ingelesak ziren, bi izan ezik, Ander eta Ainhoa. Monitore hoberena Gabin zen.  

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Fracking
  Araban gas poltsa handi bat aurkitu dute, frackingaren bidez ateratzea da haien helburua. Ez dut uste teknika hori erabiltzerik idei ona izatea. Nahiko zenuke gure ingurunea kutsatuta egotea? Fracking prozesua garatuagoa egongo balitz ondo egongo zen baina orain ez.

    Fracking prozesuan, lurra zulatu, hodi batzuk sartu eta gasa atera nahi dute, gainera produktu kimikoak erabiltzen. Benetan, ez da egokia lurra horrela tratatzea. Arriskuan jarriko zenuke ura kutsatzea eta baita lurra eta hantxe bizi diren animalien bizitza baita arriskuan jarriko genuke.

   
   Jakingo duzun bezala Vitoria-Gasteiz iaz Green Capital izan zen eta hori frackingarekin dena pikutara joango zen. Hura beltza bueltatu ahal izango zen, plataforma jarriko den lekuan dauden zuhaitzak moztu egin beharko zituzten eta gaizki zularazten badituzte hodi haiek, plaka tektoniko bat ukitu ahal izango zuten eta lurrikara sortu ahal izango zuten.

   

  Askok esaten dute hori energia ez garestia izango zela, baina zertarako energia renobablea izan ahal badugu.


   Hau dena esanda zer pentsatzen duzue teknika honi buruz lurra hausten eta kutsatzen duenari buruz.